Liu Hui
Itxura
Liu Hui | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | 刘徽 |
Jaiotza | Zibo, 225 |
Herrialdea | Cao Wei Western Jin dynasty |
Bizilekua | Cao Wei (en) |
Heriotza | Txina (eskualdea), 295 (69/70 urte) |
Leinua | House of Liu (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | txinera klasikoa |
Jarduerak | |
Jarduerak | matematikaria |
Lan nabarmenak |
Liu Hui[1] (txinera tradizionalez: 劉徽; txinera sinplifikatuz: 刘徽; pinyinez: Liú Huī; fl. III. mendea) Wei erreinaldiko matematikari txinatar bat izan zen. 263an, Liu Huik liburu bat argitaratu zuen beste matematikako liburu txinatar ospetsu batean (Jiuzhang Suanshu edo Matematika-artearen bederatzi kapituluak (mandarinez: 九章算术)) aurkezten ziren problemen ebazpenekin. Liu Huiren lan hori matematika liburu txinatarretan ospetsuenetarikoa izan zen, geroko belaunaldiek lan egin zuten klasiko handia.
Azalpen horietan Liuk hauek aurkezten ditu, besteak beste:
- π zenbakia 3,14159-tan estimatzea, algoritmo bat iteratuz lortutakoa, eta 3,14 iradoki zuen π zenbakiaren ordezkari oso egokia zela (estimatze hori Arkimedesek egindakoaren oso antzekoa izan zen, 192 aldeko poligono bat erabiliz).
- Exhauzio-metodoaren antzeko metodoak garatu zituen zirkuluaren azalera kalkulatzeko.
- Gauss-Jordan algoritmoa.
- Cavalieriren hatsarrea zilindro baten bolumena kalkulatzeko.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Liu Hui izen txinatarra da; abizena Liu da.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Liu Huiren biografia
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Needham, Joseph & C. Cullen (Eds.) (1959). Science and Civilisation in China: Volume III, section 19. Cambridge University Press. ISBN 0-521-05801-5.
- Liu Hui : nueve capítulos de la matemática china. Josep Pla i Carrera. Madrid : Nivola, 2009
- Les neuf chapitres : le classique mathématique de la Chine ancienne et ses commentaires. édition critique bilingue traduite, présentée et annotée par Karine Chemla et Guo Shuchun ; calligraphies originales de Toshiko Yasumoto ; préface de Geoffrey Lloyd. Paris : Dunod, D.L. 2005.